76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

85/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 14ko 81/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Haren bidez kargutik kentzen da Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzan dago.

Akatsa atzeman da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 14ko 81/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzan dago. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat –hartan xedatzen baita administrazio publikoek noiznahi zuzentzen ahalko dituztela, ofizioz ala interesdunek eskatuta, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak– bidezkoa da akatsa zuzentzea.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Orobat, akats zuzenketan aipatu beharko dira zuzenketaren ondorio juridikoak eta, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak direnean, nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko da zuzenketa.

Horiek horrela,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea foru agindu honetan atzemandako akatsa: 81/2023 Foru Agindua, martxoaren 14koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzan dago.

Honako hau dioen tokian:

"...kargutik kentzen baita Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua",

Honela behar du:

"...kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua".

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 27an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2305062