75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, proiektu honetan: Burutaingo (Anue) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria egiteko obrak. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta ukitutako jabeen (partikularrak/Burutaingo Kontzejua) artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horien arabera, kalte-ordainen zenbatekoa zehazten da, honako obra hauen ondorioz beren ondasunetan eta eskubideetan jasandako afekzioengatik: "Burutaingo (Anue) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria". Mankomunitateak eginen ditu lanak.

Beraz, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea, sina ditzan hitzarmen horiek, bai eta xede horretarako behar den dokumentazio guztia ere, eta dagozkion diru-kopuruak ordain ditzan, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea "Burutaingo (Anue) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria" egiteko lanen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hastea desjabetze-espedientea.

Hirugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (Krean S Coop sozietateak egindako proiektu teknikoa, 2022ko urrikoa).

Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan, bai eta bidezko jotzen diren gainerako publizitate bitartekoetan ere.

Jendaurreko epea iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu edo jaso gabe, Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2023ko martxoaren 28an egin bilkuran, Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa izanik, honako hau onetsi zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea "Burutaingo (Anue) edateko uraren biltegi erregulatzaile berria" egiteko obren proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

Bigarrena.–Organo eskuduna denez, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako. Izan ere, beharrezkoa da obrak ahalik eta arinen egitea, horien mende dagoelako Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitatetik zenbait herriri edateko uraren hornidura zerbitzua eman ahal izatea, arazo larriak baitituzte giza kontsumorako uraren kantitate eta kalitatearen aldetik.

Hirugarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta hura osatzen duten udalen iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.

Erripan (Odieta), 2023ko martxoaren 29an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

UKITUTAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK, HONAKO OBRA HAUETAN: "BURUTAINGO (ANUE) EDATEKO URAREN BILTEGI ERREGULATZAILE BERRIA"

UDALERRIA

ESPEDIENTEAREN KODEA

KONTZEJUA

JABEAK

LURZATIA ETA POLIGONOA

LABORE

MOTA

ZORTASUNAREN

AZALERA

ZORTASUNAREN

PREZIOA

BEHIN BETIKO

OKUPATUKO

DEN AZALERA

BEHIN BETIKO

OKUPAZIOAREN

PREZIOA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOAREN AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN PREZIOA

Anue

BU-1

Burutain

Burutaingo Kontzejuaren herri-lurra

474-8

Larreak

0,00

4,13 euro/m²

289,50

4,59 euro/m²

0

0,3 euro/m²

Iragarkiaren kodea: L2305177