75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Xabierko, Zangozako eta Esako udal mugarteetan potasio eta sodio gatzentzako "Goyo" ikerketa-baimenetik (35.780 zk.) eratorritako ustiapen-emakidari dagozkion lurrak okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 1ean emandako 56/2021 Ebazpenaren bidez, Xabierko, Zangozako eta Esako udal mugarteetan potasio eta sodio gatzentzako "Goyo" ikerketa-baimenetik (35.780 zk.) eratorritako ustiapenaren emakida eman zen.

2021eko irailaren 27an, Geoalcali SLUk proiektu hori nahitaez desjabetzeko espedientea hastea eskatu zuen.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abuztuaren 1eko 87/2022 Ebazpenaren bidez, ustiapen-emakida eratorri horrek ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrendaren zati bat jendaurrean jarri zen, 15 eguneko epean.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 160/2022 Ebazpenaren bidez, Xabierko, Zangozako eta Esako udal mugarteetan potasio eta sodio gatzentzako "Goyo" ikerketa-baimenetik (35.780 zk.) eratorritako ustiapen-emakidak ukitutako titularren, ondasun eta eskubideen zerrendaren zati bat onetsi zen, eta horiek okupatu beharra deklaratu zen.

Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat jo zen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, ukitutako ondasunen zati bat okupatzea, Xabierko, Zangozako eta Esako udal mugarteetan potasio eta sodio gatzentzako "Goyo" ikerketa-baimenetik (35.780 zk.) eratorritako ustiapen-emakida garatzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Xabierko alkateari –edo haren eskuordetza duen zinegotziari– eta Zangozako alkateari ere, okupatu aurreko aktak egitera eta, hala badagokio, baita behin betiko okupaziokoak ere. Ekitaldi hori Zangozako udaletxean eta Xabierko udaletxean eginen da 2023ko apirilaren 28an eta maiatzaren 2an, 3an, 4an eta 5ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Geolcali SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Xabierko eta Zangozako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2303864