75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Leazkue (Anue) urez hornitzeko lanen proiektuan. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta ukitutako jabeen (partikularrak/Leazkueko kontzejua) artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horien arabera, kalte-ordainen zenbatekoa zehazten da, honako lan hauen ondorioz beren ondasunetan eta eskubideetan jasandako afekzioengatik: "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen sare orokorretik Leazkue (Anue) urez hornitzeko lanak". Mankomunitateak eginen ditu lanak.

Beraz, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea, sina ditzan hitzarmen horiek, bai eta xede horretarako behar den dokumentazio guztia ere, eta dagozkion diru-kopuruak ordain ditzan, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen sare orokorretik Leazkue (Anue) urez hornitzeko" lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze-espedientea abiaraztea.

Hirugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (erabaki honen eranskinean ageri dena) jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten, eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (KREAN S. COOP ingeniaritza estudioak egindako proiektu teknikoa, 2022ko urrikoa).

Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Ultzamako, Anueko eta Odietako udalen iragarki-tauletan, bai eta bidezko jotzen diren gainerako publizitate bitartekoetan ere.

Jendaurreko epea iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu edo jaso gabe, Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2023ko martxoaren 28an egin ohiko bilkuran, Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa izanik, honako hau onetsi zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen sare orokorretik Leazkue (Anue) urez hornitzeko" lanen proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

Bigarrena.–Organo eskuduna denez, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala aipatutako proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako. Izan ere, beharrezkoa da obrak ahalik eta arinen egitea, horien mende dagoelako Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitatetik zenbait herriri edateko uraren hornidura zerbitzua eman ahal izatea, arazo larriak baitituzte giza kontsumorako uraren kantitate eta kalitatearen aldetik.

Hirugarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta hura osatzen duten udalen iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.

Erripan (Odieta), 2023ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

UKITUTAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK, HONAKO OBRA HAUETAN: ULTZANUETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN SARE OROKORRETIK LEAZKUE (ANUE) UREZ HORNITZEKO LANAK

UDALERRIA

ESPEDIENTEAREN

KODEA

KONTZEJUA

JABEAK

LURZATIA ETA

POLIGONOA

ZORTASUNAREN

AZALERA

ZORTASUNAREN

PREZIOA

BEHIN BETIKO

OKUPAZIOAREN AZALERA

BEHIN BETIKO

OKUPAZIOAREN

PREZIOA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOAREN AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN PREZIOA

Anue

ET-1

Etulain

Etulaingo Kontzejuaren herri-lurra

169-9

137,65

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

894,72

0,3 euro/m²

Anue

ET-2

Etulain

Juan Angel Pascual Satrustegui eta M.ª Mercedes Egozcue Idoate

20-9

556,52

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

3716,76

0,3 euro/m²

Anue

LE-3

Leazkue

Leazkueko Kontzejuaren herri-lurrak

104-10

818,91

4,13 euro/m²

0,00

4,59 euro/m²

794,61

0,3 euro/m²

Anue

LE-4

Leazkue

Eugenio Lizarrondo Orquin eta Juan Lizarrondo Orquin

2-10

457,94

4,13 euro/m²

(2 kutxatila)

180 euro bakoitza

2896,03

0,3 euro/m²

Iragarkiaren kodea: L2305175