75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Administrazioen arteko hitzarmena Centro Navarro de Aprendizaje Integral SArekin. Informazio publikoa

Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko buruaren 2023ko martxoaren 22ko ebazpenaren bidez, onetsi da sinatzea administrazioen arteko lankidetza-hitzarmen bat, eta haren helburua da lankidetza izatea bi hauen artean: Centro Navarro de Aprendizaje Integral (CNAI) eta Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea. Hori dena, "English Week" hezkuntza-programa garatzeko eta gauzatzeko esparruaren barnean, Senda Viva parkean egin dadin. Nafarroako Errege Bardeako parke naturalaren eta biosfera-erreserban eginen da, bisitarientzako informazio eta arreta zentroan (Aguilares finkan).

Proposamena jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari, (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Era berean, interesdunen eskura egonen da Komunitatearen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0).

Tuteran, 2023ko martxoaren 22an.–Burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2304802