75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onartzea Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendurako desjabetzea. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 27an egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:

"2022ko ekainaren 28an, Iruñerriko Zerbitzuak SAren Administrazio Kontseiluak "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 2.939.360,51 euro da (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin zuen saioan, Batzar Nagusiak eskuordetuta, "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" obraren proiektua onartzeko akordioa hartu zuen, desjabetzeko espedientea hasi zuen eta hasiera batean onartu zuen proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Horrez gain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zituen, onarpenari lotuta baitaude.

Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 28. zenbakikoan, 2023ko otsailaren 9an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2023ko otsailaren 14an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkotzeko udaletxeetako iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei, eta jakinarazpen-iragarkia eman zen argitara, ukitutako baten batentzat, "Estatuko Aldizkari Ofizialean", 2023ko otsailaren 23an.

Jendaurreko epearen barnean, María Paz Zubiri Oláiz andreak alegazioak aurkeztu zituen.

Iruñerriko Zerbitzuak SAk, bere aldetik, 2023ko martxoaren 22ko data duen txostena egin du, aurkeztutako alegazioei erantzuteko.

Hasierako onespenaren egunetik oraindaino akordioak lortu dira ukitutako gehienekin, eta, horrenbestez, egokia da behin betiko zerrendan akordiorik lortu ez den titularrak sartzea.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea.

Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egin zuen saioan onartu zen Batzar Nagusiaren eskumenak Batzorde Iraunkorraren alde eskuordetzea, nahitaez desjabetzeko espedienteak izapidetzeko.

HITZARTU DA:

1. María Paz Zubiri Oláiz andreak aurkeztutako alegazioak gaitzestea, Iruñerriko Zerbitzuak SAk egindako txostenean (honekin batera dago) jasotako arrazoiengatik.

2. Behin betiko onartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen, desjabetzearen onuradunaren, "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, zerbitzuan dauden hobi septikoen isurketak ezabatzeko, Aratzuriko Hondakin Uren Araztegira bideratuta, araztegi horretan tratatzeko. Hartara, Biurrun-Olkotzetik Tebasera doan ibaiaren bideko uraren kalitatea hobetuko da.

4. Ezartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak agindu beharko duela bere banku-kontuetan nahikoa diru egon behar dela eskuragai ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta "SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" obraren desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru-kopuruak ordaintzea ukitutakoei.

5. Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina dezan okupatu aurreko akta eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

6. Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Tebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkotzeko udaletxeetako iragarki-oholetan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarki berberaren laburpen bat argitaratzea.

7. Akordio hau jakinaraztea María Paz Zubiri Oláiz andreari, Iruñerriko Zerbitzuak SAk alegazioei erantzuteko egindako txostenaren kopia helarazita.

8. Akordio hau jakinaraztea interesdunei, adierazita haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela, aukeran: 1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean. 2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta bi hilabeteko epean. Eta 3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi den egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean.".

Iruñean, 2023ko martxoaren 28an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

PROIEKTUA: "SM287063 OLKOTZ, MURU ARTEDERRETA, BIURRUN, CAMPANAS ETA TEBASKO SANEAMENDUA. BIURRUN-OLKOTZ-TEBAS ZATIA "

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua

TITULARRA

LURZATIEN DATUAK

UKIPENAK

IZEN-ABIZENAK

PARTE-HARTZE EHUNEKOA

POLIGONO ZENBAKIA

LURZATI ZENBAKIA.

UDALERRIA

LURRAREN ERABILERA

AKUEDUKTU ZORTASUNA
metro linealak

ZORTASUN
EZARPENA

OKUPAZIOA ERREGISTROAK

BEHIN-BEHINEKO OKUPAZIOAK

zk.

12

ZUBIRI OLAIZ, MARIA PAZ

100

3

422

BIURRUN-OLKOTZ

ALORRA

60

360

10

2

500

13

MARCO URQUIJO, ANA MARIA eta MARCO URQUIJO, BEGOÑA

100

3

248

BIURRUN-OLKOTZ

ALORRA

175

1.050

20

4

4.375

17

LOPEZ NAVARCORENA, MARIA CARMEN eta BIURRUN LOPEZ, JOAQUIN FELIX

100

3

317

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

297

1.782

20

4

7.415

37

ZUAZU MONREAL, MARIA JOSEFA

50

3

255

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

170

1.020

15

3

4.250

ZUAZU MONREAL, FRANCISCO MANUEL

50

39

URIZ AMATRIAIN, ADOLFO JESUS

100

3

253

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

105

630

10

2

2.625

48

URIZ AMATRIAIN, ADOLFO JESUS

100

3

224

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

105

630

5

1

1.710

49

TEBASKO EZEZAGUNAK

3

223

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

50

300

5

1

1.606

52

ZUAZU MONREAL, MARIA JOSEFA

50

3

213

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

30

180

5

1

750

ZUAZU MONREAL, FRANCISCO MANUEL

50

59

LOPEZ NAVARCORENA, MARIA CARMEN eta BIURRUN LOPEZ, JOAQUIN FELIX

100

3

201

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

108

648

10

2

2.700

Iragarkiaren kodea: L2305061