75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Usiko hornikuntzarako desjabetzea. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 27an egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:

"AM273272 Usiko hornikuntza" obraren proiektuaren xedea da Usi herria hornitzea, bulkada-hodi bat kokatuta Beltzuntzeko ur-biltegitik, hartara, handik ura ponpatzeko Usin eraikiko den ur-biltegi berri batera. Ur-biltegiaren edukiera 100 metro kubokoa izango da.

2023ko urtarrilaren 31n, Iruñerriko Zerbitzuak SAren Administrazio Kontseiluak "AM273272 Usiko hornikuntza" proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 814.173,72 euro da (%21eko BEZa barne).

Kontuan hartuta, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 10. artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluaren arabera, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak obren planei eta tokiko zerbitzuei dagozkien obren proiektuak onartu behar dituela, izan ere, onartzeak inplizitu baitakar erabilera publikokotzat deklaratzea eta haietan jasotako ondasunak okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzearen eraginetarako.

Obra horiek egiteko beharrezkoak diren lursailak desjabetzea beharrezkoa izanik, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea hastea.

Igorritako dokumentazioarekin lotuta, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendatik kanpo gelditu da JU-10 erreferentzia, 11. poligonoko 164. lurzatia, adostasuna lortu baita jabearekin.

Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egin zuen saioan, nahitaezko desjabetzearen espedienteak izapidetzeko Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku uztea onartu zen. Horrenbestez:

HITZARTU DA:

1. "AM273272 Usiko hornikuntza" proiektua onartzea, desjabetzeko espedientea hastea eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartzea. Onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA izango da.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onarpenari lotuta baitaude.

3. Proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera zenbatuta, beren burua ukitutzat dutenek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazio guztiak eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz. Idatzia, ahal izanez gero, telematikoki bidali ahal izango dute (https://sedeelectronica.mcp.es/), Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzara (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, 31002, Iruñea, Nafarroa) edo Txulapaingo udaletxera. Egoitza horietan, hain zuzen, proiektuaren eta lursail-planoen kopia bat edukiko dute eskura.

4. Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Txulapaingo udaletxeko iragarki-oholetan.

5. Ebazpen hau ukituei jakinaraztea, erabaki hau inpugnatzerik ez dagoela ohartaraziz, administrazio-bidea amaitzen ez duen tramiteko egintza baita.

6. Akordio hau jakinaraztea Txulapaingo Udalari.".

Iruñean, 2023ko martxoaren 28an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

PROIEKTUA: "AM273272 USIKO HORNIKUNTZA"

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua

LURZATIAREN DATUAK

JABEAREN DATUAK

UKIPENAK

ERREFERENTZIA

POLIGONO ZK.

LURZATI ZK.

UDALERRIA

LURRAREN ERABILERA

IZEN-ABIZENAK

PARTE-HARTZE EHUNEKOA

AKUEDUKTU ZORTASUNA
metro linealak

ZORTASUN EZARPENA

OKUPAZIOA ERREGISTROAK

OKUPAZIOA ERREGISTROAK unitate

BEHIN-BEHINEKO OKUPAZIOAK

JU-17

15

23

TXULAPAIN

LARREA

Kide Residencial S.L.

100

34,00

204

680,00

Iragarkiaren kodea: L2305060