75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eltzaburuko UE.1.1 exekuzio unitatearen hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2023ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente hau: "Hirigintza-hitzarmena, aldaketa bat onesteko Ultzamako Udal Plan Orokorrean, eta kudeatzeko Eltzaburuko (Ultzama) UE.1.1 exekuzio unitatea".

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. eta 26. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, bai eta haiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritako ondorioetarako ere, indarrean dagoen testuaren arabera (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2305046