75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Hiri-antolamenduko plan orokorraren hirigintzako arau orokorren 51. artikuluan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2023ko martxoaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen D.M.E.k sustatutako espedientea, Tafallako Hiri-antolamenduko plan orokorraren hirigintzako arau orokorren 51. artikulua aldatzeko, lehorreko alorretan nekazaritzako biltegiak eraiki ahal izateko, egungo nekazaritzako ustiategien azalerak eta erabiltzen diren azken belaunaldiko makinek sortutako beharrei erantzun beharrez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan (77.2 artikuluak igorrita) xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2305357