75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa UAO-2 unitatearen mugaketan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2023ko martxoaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen L.B.O.k eta J.L.G.k sustatutako espedientea, Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorrean proposatutako UAO-2 unitatearen mugaketa aldatzeko 62. lurzatian, unitatearen muga murriztuz UU-6B unitateko 188. lurzatiarekin mugakide den aldean, hiru metroko zerrenda batean, eta azken lurzati horren alde, lurzatien errealitate fisikora egokitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (77.3 artikuluak igorrita) xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2305353