75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko erakundeei 2023an laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 683552.

Jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/683552).

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoa ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei, liburu edo aldizkariak argitara ditzaten, Iruña eta bertako kultura, folklorea, pertsonaiak eta historia gai harturik, paperezko euskarrian nahiz euskarri elektronikoan.

Obrak jatorrizkoak eta argitaragabeak izanen dira, faksimileak, aurrenekoz euskaratutako edo gaztelaniaratutako lanak edo agortutako jatorrizko liburuen berrinprimatzeak (baldin eta azken inprimatzea duela hamar urte baino gehiagokoa bada, eduki berriak gutxienez %15 badira eta liburuek maketa eta ISBN berria badituzte).

Iruñean, 2023ko martxoaren 23an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2304820