75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLAKARIZKETAKO KONTZEJUA

Herri-lurren mugaketa kartografikoari buruzko informazio publikoa

Ollakarizketako Kontzejuak, 2023ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen herri-lurren mugaketa kartografikoko prozedura hastea Ollakarizketa aldeko lurzatiak biltzea dela-eta.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen dira hamabost egunean, Txulapaingo Udaleko Idazkaritzan, ukitutako lurzatien plano kartografikoak eta lurzati horien zerrenda, orok jakin dezan.

Interesdunek beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alegatzen ahal dute, idatziz eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz. Horiek Udalaren Idazkaritzan jasoko dira.

Alegazioetarako epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabosgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Ollakarizketan, 2023ko martxoaren 30ean.–Kontzejuko burua, Jose Ignacio Subiza Ataun.

Iragarkiaren kodea: L2305265