75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal Planaren aldaketa xehatua, ZO-1.8 eta ZO-2.14 eremuak mugatzeko. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2023ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Mendabiako Udal Planean, ZO-1.8 eta ZO-2.14 eremuen zenbakitzeko moduan. Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Mendabian, 2023ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2304996