75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Hirigintzako lizentziak eta eraikitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hirigintzako lizentziak eta eraikitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2023ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK ETA ERAIKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezartzen da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan eta 100. eta ondoko artikuluetan xedatutakoa.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xede da hirigintzako edozein jarduketa izapidetzeari dagozkion zerbitzu tekniko eta/edo administratiboak ematea, hirigintzako jarduketa udal-mugartearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua. Udalaren hirigintza-jarduketa hauek daude tasei loturik:

a) Izapidetzea partikularrek sustatutako udal plan orokorraren aldaketak.

b) Izapidetzea plan partzialak, plan bereziak, hiri-jarduketarako plan bereziak eta horien aldaketak.

c) Xehetasun-azterketak izapidetzea.

d) Exekuzio-unitateen mugaketak izapidetzea.

e) Lur banantzeak izapidetzea.

f) Birpartzelazioak eta finken normalizazioa izapidetzea.

g) Izapidetzea partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak.

h) Hirigintza arloko argibide eskaerak.

y) Izapidetzea jarduerak egiteko baimenak eta erabilera baimengarriak lurzoru urbanizaezinean.

j) Eta, oro har, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan edo haren ordezko araudian babestuta dauden eta aurrekoetan jasota ez dauden hirigintza-izapideak, obra-lizentziak, erantzukizunpeko adierazpenak, aurretiazko komunikazioak, hirigintza-hitzarmenak, exekuzio-aginduak edo aurri-deklarazioak izapidetzea barne.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortzen da hirigintzako izapidetzea eskatzen den unean berean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Dagokion hirigintzako izapidetzea eskatzen duten pertsona natural edo juridikoek ordaindu behar dute.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa, eta behar den osoko bilkuran emanen dio horren berri Udalbatzari.

Izapidetzea

7. artikulua. Hirigintzako izapideetarako eskaera orok ekarri beharko ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan edo hura ordezten duen araudian adierazitako edukia eta zehaztapenak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamenduari lotutako espedienteak izapidetzeko arduradunek, udal teknikariek aldeko txostena eman ondotik, likidatzeko bulegoari igorriko dizkiote espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua. Edozein hobari eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da hirigintzako izapidetzerako eskaria erregelamenduzko betebehar guztiekin egitea, eta dagozkion egiaztagiriak ere ematea.

11. artikulua. Dagokion tasaren ehuneko 50eko hobaria izanen dute Ledeako udal plan orokorreko Eraikin eta elementu babestuen katalogoan jasota dauden eraikin, etxebizitza eta lokalak birgaitu ahal izateko egiten diren izapideek, baldin eta eskatzen den hirigintza-izapideak barne hartzen badu babestutako elementu espezifikoen gainean baimendutako birgaitze-jarduketaren bat.

12. artikulua. Eskatzaileren bati hirigintzako izapidea ukatzen bazaio, %50eko hobaria izanen du, izapide horri zegokion tasaren gainean.

13. artikulua. Tasak %25 murriztuko dira baldin eta hirigintzako izapideen eskatzaileek izapideari uko egiten badiote txosten teknikoak eman baino lehen; uko berariazkoa izan beharko du, Alkatetzari idatziz zuzendua.

14. artikulua. Edozein motatako obra egitearen ondorioz eremu publikoari kalte egiten bazaio edo narriatzen bada, obraren sustatzailea beharturik egonen da hura konpontzera. Hala egin ezean, Udalak ahalmena izanen du eremu publikoan egindako kalteak konpontzeko eta ondoren haien ordainketa obren sustatzaileari pasatzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra.–Ordenantza hau indarrean jarriko da behin betiko onespena eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Plan partzialen, plan berezien eta hiri-jarduketarako plan berezien izapidetzea.

Espedienteak izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera, honako eskala honen arabera likidatu ere:

Azalera. 5.000 metro koadro bitartekoak: 0,0601 euro metro koadroko.

Azalera. 5.000 metro koadrotik gorakoak, 10.000 metro koadrora arte: 0,0541 euro metro koadroko.

Azalera. 10.000 metro koadrotik gorakoak, 25.000 metro koadrora arte: 0,0481 euro metro koadroko.

Azalera. 25.000 metro koadrotik gorakoak, 50.000 metro koadrora arte: 0,0481 euro metro koadroko.

Azalera. 50.000 metro koadrotik gorako azalera: 0,0421 euro metro koadroko.

II. epigrafea.–Izapidetzea partikularrek sustatutako udal plan orokorraren aldaketak, exekuzio-unitateen mugaketak eta xehetasun-azterketak.

Aplikatzeko tarifak izanen dira I. epigrafean adierazitakoen %100.

III. epigrafea.–Birpartzelazioak eta finken normalizazioa izapidetzea.

III. A.–Birpartzelazio edo finken normalizazio espediente bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, honako tarifa hauei jarraituz:

Metro koadro eraikigarri bakoitzeko: 0,0601 euro.

III. B.–Birpartzelazioen aldaketak izapidetzeko, aplikatuko dira III. A epigrafean ezarritakoen %50eko tarifak.

IV. epigrafea.–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidetzea.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.

V. epigrafea.

Izapidetzea lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren eta erabileren baimenak, hirigintza-hitzarmenak, hirigintza-kontsultak, exekuzio-aginduak, aurri-deklarazioak, partzelazioak edo banantzeak eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den edozein hirigintza-izapidetze, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan edo haren ordezko araudian babestuta, obra-lizentzien izapidetzea, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa barne.

Zerbitzu tekniko propioek edo toki-erakundeak kontratatutako zerbitzuek espediente bakoitzerako emandako txostenengatik Ledeako Udalari fakturatutako zenbatekoaren arabera likidatuko dira tasak.

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

I.etik IV.era bitarteko epigrafeengatik (biak barne) likidatu beharreko tasak ez badira iristen Ledeako Udalari zerbitzu tekniko propioek edo toki-erakundeak kontratatutako zerbitzuek espediente bakoitzerako emandako txostenengatik fakturatutako zenbatekoetara, tasak zenbateko horien arabera likidatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2304550