75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-lurren desafektazioa erabilera lagatzeko, 3. poligonoko 289. lurzatiaren parte batean

Elizagorriko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, desafektazioa, ondoren erabilera lagatzeko Laura Izuel Graciani, erlategia jartzeko, baita administrazio baldintzen agiria eta espedientearen eranskineko dokumentazioa ere. Espedientea jendaurrean egonen da iragarki hau argitaratu eta hilabetez, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Elizagorrian, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2305132