75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1D/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Unión de Policías Forales izeneko sindikatua, sigletan UPF (gordailu zenbakia: 31100061).

Onartu egin da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Mario Cantero Rubio jaunak egin zuen, 31/2023/000057 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Estatutuak eta eraketa akta honako hauek sinatuta daude, guztiak sustatzaile diren aldetik: Mario Cantero Rubio jauna, Armando Yanguas Barquin jauna, David Sainz Yanguas jauna eta Alejandro Casado Burgaleta jauna.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Camino Caritat kalea 4, 31500 Tutera (Nafarroa); erakundearen lurralde eremua erregionala da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2305480