75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 482. lurzatian. Behin betiko onespena

2023ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko 2. poligonoko 482. lurzatian. Hitzarmena: Udalaren eta Alberto Irigoyen Martínezen artekoa.

Argitara ematen da bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Donezteben, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2304817