75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Plan Orokorreko APR-05 unitateari dagokion Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen txosten estrategikoa. Onespena

Alkatetzaren 507/2023 Ebazpena.

Ikusirik zer agiri dauden espediente honetan: "Udal Plan Orokorreko APR-05 unitateari dagokion Hiri-jarduketarako plan berezia". Espedientean dago ingurumen txosten estrategikoa ere.

Jarraikiz aplikatzekoak diren abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen xedapenei (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Foru Legea) eta 17/2020 Foru Legearen xedapenei (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), zeinen bidez Udala ezartzen baita ingurumen organo gisa, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Corellako Udal Plan Orokorreko APR-05 unitateari dagokion Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen txosten estrategikoa, Geoinnova SLU enpresak prestatua.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila, aipatutako ingurumen-txosten estrategikoarekin batera, han jasotakoak bete beharko baitira plana gauzatzean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hiri Plangintzaren eta Proiektu Estrategikoen Udal Alorrari eta plana idatzi duen lantaldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea ebazpena dagokion espedientean jaso dadila.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).

L2305015

Iragarkiaren kodea: