75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Finken normalizazio proiektua, Undioko 7. poligonoko katastroko 39., 40. eta 73. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko martxoaren 28ko 139/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da finken normalizazio proiektua, Undioko 7. poligonoko katastroko 39., 40. eta 73. lurzatietan, AA-U6 Unitatean, lurren jabeek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, 155. artikulua aplikatuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluei buruz.

Gazolatzen, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2305075