75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUNGO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta desafektazioa jabari publikoko ondasun honetan: 2. poligonoko 646. lurzatia. Hasierako onespena

Biurrungo Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 3an, erabaki zuen, legez eskatutako gehiengoa zuela, espediente bat hastea, kalifikazio juridikoa aldatzeko P.1 zuzkidura-lurzatiari eta hura desafektatzeko. Zuzkidura publikorako lurzatia da, 77 m²-koa, eta egungo katastroaren arabera 2. poligonoko 646. lurzatian dagoena, Kale Nagusian. Hain zuzen, Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak 2023ko otsailaren 24an emandako ebazpenean onetsi zuen partzelazio-lizentzia, eta honela definituta ageri da lurzatia:

Biurrun-Olkozko zuzkidura publikorako lurzatia, 77,10 m²-ko azalera duena. Biurrun-Olkozko 2. poligonoko 1. eta 646. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezian sartuta dago, eta plan horretan xedatutakoaren arabera, eraikigarria da. Mugak: iparraldean, sortu berri den espazio libre publikoko lurzatiarekin (ELP-1); hegoaldean, sortu berri diren hiru lurzatirekin (DOT. P. 2, ELP-2 eta DOT. P. 3); ekialdean eta mendebaldean, eremutik kanpoko lurrekin ("Kale Nagusia" bide publikoa).

Hala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen beren burua interesduntzat jotzen dutenak eta aurkez ditzaten egoki irizten dituzten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Biurrunen, 2023ko apirilaren 3an.–Kontzejuko burua, Jesús Iradier Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2305531