75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, eskola-adineko haurren kirol jarduerak diruz laguntzeko, 2022-23 ikasturtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 683841.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/683841).

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2022-23 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenentzat, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.

Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaerak (Udal plaza 1), jendearentzako ordutegian (9:00-14:00) edo egoitza elektronikoaren bidez www.berrioplano.es web-orrian.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 11n hasiko da eta apirilaren 28an amaituko.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Berariazko eskaera-orria.

2.–Dirulaguntzaren xede den jardueraren banku ordainketaren frogagiria.

3.–Entitate antolatzaileak egindako ziurtagiria, azaltzen duena ordainketa egin duela eta jardueran hasi dela. Hartan, agertuko dira taldearen kategoria edo parte-hartzeko adina, eta eskolen edo entrenamenduen ordutegia.

4.–2021eko errenta aitorpena.

Berriobeitin, 2023ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2304964