75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, 2023. urtean euskarazko udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 683875.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/683875).

Deialdi honen xedea da D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea. Laguntza honen helburua hizkuntza murgiltze praktikak bultzatzea da, euskararen erabilera garatzeko eta finkatzeko eskolaz kanpoko arloan.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute euskarazko udalekuetarako dirulaguntza:

a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.

b) D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikastea)

c) Berriobeitin erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta dirulaguntza eskatzen denean.

Eskabideak irailean aurkeztuko dira Berriobeitiko Udalaren Erregistroan. Horretarako, deialdi honekin batera doan eredu normalizatuko eskabidea bete eta sinatu beharko da. Eskabideekin batera deialdi honetako bosgarren oinarrian ezarritako agiriak eta informazioa erantsi beharko da.

Berriobeitin, 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Raul Julio Bator Perez.

Iragarkiaren kodea: L2304963