75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Navarra de Suelo y Vivienda SArekin. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, martxoaren 28ko 78/2023 ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio Navarra de Suelo y Vivienda SArekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari, Berako Garmendiaundia karrikako 6. zenbakian dagoen hiriko bizitegi-lurzatiaren urbanizazioaren mantentze-arauak ezartzeko helburuarekin. Lurzati horretan, alokairuko babes ofizialeko zortzi etxebizitzako eraikin bat eraikitzea sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2305072