75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lehiaketa, landa eremuari buruzko gradu eta master amaierako lanak saritzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 684205.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/684205).

Baztango Udalak, 2023ko martxoaren 23ko 2023/79 Ebazpenaren bitartez, Landa eremuari buruzko Gradu eta Master Amaierako Lanen lehiaketaren oinarriak onartu ditu.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Landa eremuarekin eta trantsizio ekosozialarekin zerikusia daukaten gradu eta master amaierako lanak, 2021-2022 eta 2022-2023 kurtso akademikoen baitan aurkeztutakoak.

Gaien transbertsalitatea dela eta, titulazio guztietara irekitako deialdia da.

Hizkuntza: euskera, ingelera, gaztelania eta frantsesa.

Bigarrena.–Xedea.

Landa eremuaren inguruko erronka batean oinarrituriko gradu eta master amaierako lanak saritu nahi ditu Ikertu NAhiEN proiektuak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak Baztango Udalaren erregistro telematikoaren bidez aurkeztu beharko dira: www.baztan.eus

https://sedeelectronica.baztan.eus/index.php/carpeta-ciudadana

Eskariak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 1etik ekainaren 30 arte (biak barne).

Baztanen, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2305011