75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hitzarmenak hainbat erakunderekin

Baztango Udalak, 2023ko martxoaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, ondoren adierazten diren hitzarmenak onartu zituen:

–4. akordioa: lankidetza-hitzarmena Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Sailarekin, udaltzainak poliziaren informazio sisteman eta poliziaren intereseko datu-baseetan integratzeari buruzkoa, bai eta Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren artean larrialdiak batera kudeatzeari buruzkoa ere.

–5. akordioa: lankidetza-hitzarmena Berroeta herriarekin, herriko frontoiko eta mediku-kontsultategiko estalkiak erabiltzeko.

–6. akordioa: lankidetza-hitzarmena Amaiur herriarekin, Amaiurko udaletxea eta ostatua izandako etxearen erabilera lagatzeko.

Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.

Baztanen, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2305007