75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493.lurzatian eta 444. eta 534. lursailen zati batean

Baztango Udalak, 2023ko martxoaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 3. puntuan erabaki zuen:

1.–Iruritako 14. poligonoko 493. partzelaren eta 444. eta 534. partzelen zati baten Baztango Udal Planaren aldaketa puntual egituratzaileari dagokionez behin-behinean onartutako dokumentuaren hirigintza-fitxan aprobetxamenduaren %10eko lagatze obligazioa txertatzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau Nafarroako Foru Administrazioari jakinaraztea.

Baztanen, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2305002