75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Xehetasun-azterketa, Beuntzako 12. poligonoko 160. lurzatian. Hasierako onespena

Atezko Udaleko alkateak, 37. Ebazpena eman zuen 2023ko martxoaren 28an, eta haren bidez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 12. poligonoko 160. lurzatirako, Victoria Ahechu Gurbindok sustaturik. Helburua da ezartzea zein izanen diren altuerak eta materialak 12. poligonoko 160. lurzatia ixteko, Beuntzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Eritzegoitin, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2305069