75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETAKO KONTZEJUA

Ikerketa, 29. poligonoko 31. lurzatiaren gainean. Jendaurrean jartzea

Aritzaletako Kontzejuak, 2023ko martxoaren 18an egindako bilkuran, ikusirik txosten juridiko bat, esaten duena badaudela nahikoa baldintza, erabaki du has dadila 29. poligonoko 31. lurzatiaren gaineko ikerketa-espedientea (bide edo kale batek zeharkatzen du lurzatia), bidearen edo kalearen titulartasun publikoa egiaztatzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Udalaren iragarki-taulan jarrita, espedienteak ukitutako pertsonek beren eskubideen alde egoki iruditzen zaiena alega dezaten, idatziz, hilabeteko epean jendaurreko aldia bukatzen den egunaren biharamunetik, alegazioen oinarri diren dokumentu guztiekin batera. Jendaurreko epeak hamabost egun iraunen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aritzaletan, 2023ko martxoaren 18an.–Kontzejuko burua, Alfredo Marcaláin Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2304977