75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Beka-deialdia, nazioarteko lankidetzako boluntariotzarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 683624.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/683624).

Alkatetzaren 60/2023 Ebazpena, 2023ko martxoaren 22koa.

Xedea: oinarri hauen xedea da Arakilgo gazteak sentsibilizatzea garapen-bidean dauden herrialdeetako garapen-lankidetzarako ekintzei dagokienez, eta gazteen artean herri eta kultura desberdinen arteko elkartasun-kultura sustatzea.

Onuradunak: Arakilen jaioak diren gazteak edo eskaera aurkeztu baino bost urte lehenagotik Arakilen erroldatuta daudenak, egun horretan 18 eta 35 urte bitartean dituztenak eta garapenerako lankidetza xede duen irabazi-asmorik gabeko erakunde batekin lan-harremanik ez dutenak.

Eskaerak aurkezteko epea: hamabost egunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arakilgo Udalaren web-orrian.

Arakilen, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2304871