75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Mairagako Mankomunitateko buruaren 2023ko martxoaren 28ko 2023-0043 Ebazpena; haren bidez onesten da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, aldatzen da 5. oinarria eta finkatzen da kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera, Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den D mailako gidari lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez eta lan araubidean betetzeko deialdian

Burutzaren 2023ko urtarrilaren 19ko 2023-0007 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den D mailako gidari lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez eta lan araubidean betetzeko, eta 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 16an.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako arrazoi batzuk direla medio, honako hauek eskatu dute prozedura honetan ez parte hartzea eta deialdiko kalifikazio epaimahaiko kide ez izatea: Raúl Echarri Jiménez, Luis Usoz Josué eta José Antonio Echeverría Cerdán.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2023ko martxoaren 28ko 2023-0043 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi du; hona, ondotik, zehaztua:

–Onartuak:

ARRASTIO AZCONA, LUIS ÁNGEL

BERRUETA VICENTE, MIGUEL ÁNGEL

CARRASCO FLORES, MANUEL

ESLAVA URIO, JOSÉ JAVIER

FERNÁNDEZ OROZCO, MIKEL

IBAÑEZ BRAÑA, JOSÉ MARÍA

LEGARDA GOÑI, ÁNGEL

LLORENTE SUESCUN, SANTIAGO

LUNA GAVILANES, EDGAR MEJÍAS

MOLINERO GARCÍA, JOSÉ JAVIER

NUIN MORENO, DAVID

RESANO LÓPEZ, JOSÉ MARTÍN

RIVERA BUENO, EDUARDO

RUBIO OLCOZ, ASIER

RUIZ ORRADRE, JOSÉ JAVIER

SAJARENKO OSTA, VICTOR

SATRÚSTEGUI LIZARBE, EKAITZ

SEGURA ASA, RICARDO

ZOCO PORTERO, FRANCISCO JAVIER

ZUAZU OSÉS, DANUIEL

ZUDAIRE CUNCHILLOS JOSÉ FERMÍN

–Baztertuak:

NUIN ZABALZA, JULIO

C gidabaimena iraungita aurkezteagatik.

SÁNCHEZ TISCAR, MANUEL

C gidabaimena eta IGA egiaztagiria aurkezteagatik, biak iraungita.

ZARAUZ ARRUTI, ÁNGEL MARÍA

C gidabaimena iraungita aurkezteagatik.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, izangai onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Orobat erabaki du deialdiaren 5. oinarria aldatzea eta kalifikazio epaimahaiaren osaera finkatzea. Honela geratu da:

Epaimahaiburua: Jorge Bacaicoa Beruete, Mairagako Mankomunitateko burua.

Epaimahaikidea: Luis Santesteban Arana, Mairagako Mankomunitateko Alor Teknikoko burua.

Epaimahaikidea: José María Alcuaz Zaratiegui, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Ataleko arduraduna.

Epaimahaikidea: Eva Berango Úrsua, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala eta langileen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Jesús Marco Del Rincón, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Tafallan, 2023ko martxoaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2305130