75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren 2023ko eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren martxoaren 29ko 14/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2023. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenbizikoa.–Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2023rako lan publikoaren eskaintza hau onestea, honako lanpostu hauek barne hartuta:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea, plantilla organikoko 15. zenbakia. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea mankomunitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.- Ebazpen hau jakinaraztea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko aldi baterako langileei, zehazki, lan publikoaren eskaintzak ukitzen duen lanpostua betetzen dutenei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Buñuelen, 2023ko martxoaren 29an.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2305140