75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Lan publikoaren eskaintza, Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/23 Legean aurreikusitako ordezte-tasarekin loturikoa

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 24ko bilkuran, onetsi zuen 2023rako lan publikoaren eskaintza partziala, loturik dagoena Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/23 Legean aurreikusitako ordezte-tasarekin, honela:

ERABAKITZEN DU:

1. Onestea 2023. urteko lan publikoaren eskaintza, Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasarekin loturikoa.

2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Kultura-Euskara Alorra: administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, euskarazko nahitaezko B2 maila eta plantilla organikoan 33001 zenbakia dituena.

Gizarte Zerbitzuetako Alorra: gizarte-hezitzailearen bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, bata plantilla organikoan 25301 zenbakia eta euskarazko nahitaezko C1 maila dituena eta bestea plantilla organikoan 25303 zenbakia duena.

3. Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2304988