75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

217/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 135/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen 2023ko uzta heldugaberako laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean, bat etorriz azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. kapituluko 5. atalean xedatutakoarekin.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 135/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2023ko uzta heldugaberako laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean, bat etorriz azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. kapituluko 5. atalean xedatutakoarekin.

1363/2018 Errege Dekretuaren 83. artikuluko 6 b) apartatuak ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Foru Komunitateak, 2021eko maiatzaren 1ean, Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zion, mahats-mordoak ezerezteko edo deuseztatzeko zuzeneko kostuei dagokienez, aplikatuko den ordainketa metodoa kostu unitarioen baremo estandar batzuen araberakoa izanen dela eta, orobat, zein izanen den kostu unitario horien balioa, Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programan (EMASLP) sar daitezen. Baremo estandar horiek, deuseztatzeko zuzeneko kostuengatiko kostu unitarioenak, martxoaren 14ko 123/2023 Ebazpenaren I. eranskinean jaso ziren.

2023ko martxoaren 24an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Fruta eta Barazkien eta Mahastizaintza eta Ardogintzaren Zuzendariordetza Nagusiak, mezu elektroniko baten bidez, honako hau jakinarazi zuen, EMASLParen esparruan, uzta heldugaberako laguntzan sartuko diren kostuen KPIa eguneratzeari buruz:

"2021. urteko maiatzean autonomia erkidegoek Ministerio honi jakinarazi zizkiotenetik uzta heldugabeko mahats-mordoak ezerezteko edo deuseztatzeko zuzeneko kostuak, berriki, 2023ko otsailean, ardogintza sektorerako laguntza programaren esparruko neurri hori abiarazteko ebazpena argitaratu den arte, kostuek oso igoera handia izan dute.

2021eko urritik, energia, erregaiak eta lehengaiak prezioen goranzko zurrunbilo batean sartu ziren, are gehiago Ukrainako inbasioaren ondoren, eta horrek oso eragin handia izan du mota guztietako kostuetan.

Horregatik, uzta heldugaberako abian jarri den neurriko laguntzaren zenbatekoak egungo egoerarekin bat etor daitezen, bidezkoa da 2021eko maiatzetik 2023ko otsailera bitarte KPIan izandako igoeraren arabera eguneratzea uzta heldugaberako laguntzaren xede diren mahats-mordoak ezerezteko edo deuseztatzeko zuzeneko kostuak, sartuta daudenak azken deialdiak arautzen duen laguntza programan, zeinak Europako Batzordearen oniritzia baitu.

Ondorioz, %11,2ko igoera aplikatzen ahalko zaio autonomia erkidegoek unitate honi 2021eko maiatzaren 1ean jakinarazi zizkioten uzta heldugaberako laguntzarako kostuen balioari, laguntza programa honetan sartzeko hautatu zituzten deuseztatze metodo guztietarako".

Horiek horrela, EMASLParen esparruan, uzta heldugaberako laguntzan sartuko diren kostuen KPIa eguneratzeari buruz Arrantza eta Elikadura Ministerioko Fruta eta Barazkien eta Mahastizaintza eta Ardogintzaren Zuzendariordetza Nagusiak jakinarazi zuenaren arabera, bidezkoa martxoaren 14ko 123/2023 Ebazpenaren I. eranskinean jasotako baremo estandarrak, deuseztatzeko zuzeneko kostuengatiko kostu unitarioenak, eguneratzea, haien balioa %11,2 handituz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 135/2023 Ebazpena, martxoaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onetsi baitzen 2023ko uzta heldugaberako laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean, bat etorriz azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. kapituluko 5. atalean xedatutakoarekin.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 135/2023 Ebazpenaren aldaketa; haren bidez onetsi zen 2023ko uzta heldugaberako laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean, bat etorriz azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. kapituluko 5. atalean xedatutakoarekin

Aldatzen da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 135/2023 Ebazpenaren I. eranskina, non jasotzen baitira aplikatu beharreko baremo estandarrak, deuseztatzeko zuzeneko kostuengatiko kostu unitarioenak. Honela geldituko da:

I. ERANSKINA

Kostu unitarioen baremo estandarrak, deuseztatzeko zuzeneko kostuengatikoak

DEUSEZTATZE METODOA (*)

ZENBATEKOA (euro/ha)

Kimikoa (eskuzko errepasoa barne)

445,00

Mekanikoa (eskuzko errepasoa barne)

556,00

Eskuzkoa

778,00

(*) 1363/2018 Errege Dekretuaren 76.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, metodo kimikoa eta mekanikoa erabiltzen badira mahats-mordoak guztiz kentzeko, beharrezkoa izanen da eskuzko errepasoa egitea.

Iragarkiaren kodea: F2305368