75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko errekurtsoa, kalifikazio epaimahaiak emandako erabaki baten kontra, honako honetan: deialdia, udaltzain-agentearen 4 lanpostu bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso bat jarri dela kalifikazio epaimahaiak emandako erabaki baten kontra, honako honetan: deialdia, udaltzain-agentearen 4 lanpostu bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez. Erabakia argitaratu zen 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an, eta haren bidez ebatzi zen proba fisikoetako behin betiko emaitzen kontrako erreklamazio bat.

Jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta badirenez izangai interesdun gehiago, hamar eguneko epea ematen zaie, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, bidezko jotzen dutena alegatzeko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago deialdiaren web-orrian.

Zizur Nagusian, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2304870