75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–SERVICIO DE ATENCIÓN AL DOMICILIO SLU–

23-00198 gora jotzeko errekurtsoa, izangaien behin betiko zerrendari buruzkoa, familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuaren bidez lan egiteko, Servicio de Atención al Domicilio Pamplona SLU enpresa publikoan sortzen diren beharrak betetzeko xedez

23-00198 gora jotzeko errekurtsoa jarri da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, SAD Pamplona SLU enpresa publikoko Gerentziaren egintza baten aurka (2022ko abenduaren 20an argitaratu zen Udalaren web-orrian), izangaien behin betiko zerrendari buruz, familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuaren bidez lan egiteko, Servicio de Atención al Domicilio Pamplona SLU enpresa publikoan sortzen diren beharrak betetzeko xedez.

SAD Pamplona SLU enpresa publikoak espedientea bidali dio auzitegiari.

Pertsonak epatzen dira, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, epatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Iruñean, 2023ko martxoaren 23an.–Gerentea, Íñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: L2304916