75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

Akats zuzenketa, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, argitaratu zen administrari-ofizialaren lanpostu bat (arlo ekonomikorako) lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia Iragarki horretan akats hau dagoela antzeman da:

Honela dioen tokian:

6.2.2. Prestakuntza:

–Informatikako ikastaroak egiteagatik (Word, Excel, Access, Webmail edo Outlook):

  • 0,05 puntu 5-15 orduko ikastaro bakoitzeko.
  • 0,10 puntu 15 eta 30 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko.
  • 0,15 puntu ikastaro bakoitzeko, 30 ordutik aurrera.

15 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira baloratuko.

–Deialdiaren xede den lanpostuaren funtzioei dagozkien gaietan hobetzeko eta espezializatzeko ikastaroak eta prestakuntza-ekintzak egiteagatik, erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate-zentroek emandakoak, bai eta administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzako akordioen esparruan egindako etengabeko prestakuntzako ekintzak egiteagatik ere, honako baldintza hauetan:

  • 0,10 puntu 5-15 orduko ikastaro bakoitzeko.
  • 0,15 puntu 15 eta 30 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko.
  • 0,20 puntu ikastaro bakoitzeko, 30 ordutik aurrera.

5 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira baloratuko.

Honela behar du:

6.2.2. Prestakuntza:

–Informatikako ikastaroak egiteagatik (Word, Excel, Access, Webmail edo Outlook):

  • 5-15 orduko iraupena duten ikastaroak: 0,05 puntu ikastaro bakoitzeko.
  • 15 ordutik gora eta 30 ordu arteko iraupena duten ikastaroak: 0,10 puntu ikastaro bakoitzeko.
  • 30 ordutik gorako ikastaroak: 0,15 puntu ikastaro bakoitzeko.

5 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira baloratuko.

–Deialdiaren xede den lanpostuaren funtzioei dagozkien gaietan hobetzeko eta espezializatzeko ikastaroak eta prestakuntza-ekintzak egiteagatik, erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate-zentroek emandakoak, bai eta administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzako akordioen esparruan egindako etengabeko prestakuntzako ekintzak egiteagatik ere, honako baldintza hauetan:

  • 5-15 orduko iraupena duten ikastaroak: 0,10 puntu ikastaro bakoitzeko.
  • 15 ordutik gora eta 30 ordu arteko iraupena duten ikastaroak: 0,15 puntu ikastaro bakoitzeko.
  • 30 ordutik gorako ikastaroak: 0,20 puntu ikastaro bakoitzeko.

5 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira baloratuko.

Etxalarren, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2305183