75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, udaltzain laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko martxoaren 23ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, udaltzain laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, Berriozarko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere.

Berriozarren, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2305179