75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1256E/2023 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 4. puntua aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 24736E/2022 Ebazpenean, eta bigarren aldiz handitzen baita gastua (100.000 euro). 24736E/2022 Ebazpen horren bidez onetsi ziren landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 24an emandako 24736E/2022 Ebazpenaren bidez, landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 21eko 440E/2023 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen 200.000 euro gehitzeko landunak IKT profil berrietan trebatzea xede duten prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzaren deialdiko gastuan. Aipatu ebazpen horren 4. puntuan adierazten zen gehienez 200.000 euro gehiago baimentzen ahalko direla.

Deialdi horren bilakaera dela eta, berriro agortu da deialdi horren oinarri zen aurrekontuko zenbatekoa, eskaera handia izan delako.

Erantzun ezin diren eskaerek sartzen jarraitzen dute oraindik.

Bestalde, zenbait onuradunek uko egin diote prestakuntza eta enplegu programa integratuei (REACT EGIF funtsetakoak horiek ere). Horrek esan nahi du 218.593,29 euroko zenbatekoa konpromisotik kendu eta askatu dela.

Funtsak REACT EGIF programa operatibotik eta NL-NEZko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari egindako esleipenetik datozenez, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak aukera ematen du gure programen artean berresleitzeko, baldin eta haien guztizko zenbatekoa handitzen ez bada.

Hori horrela, uste dugu egokia eta beharrezkoa dela baimendu daitekeen zenbatekoa handitzea, Egokitzapena izeneko deialdirako eskatutako ibilbideei sostengu emateko (txosten honetan identifikatuta daude).

Horregatik guztiagatik, honako hau planteatzen dugu:

–4. puntua aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 24an emandako 24736E/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitziren landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. Hala:

Honako hau dioen tokian: "200.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez...".

Honako hau behar du: "300.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez...".

–100.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2023an finantzatzearren landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzak, "REACT, IKT School programa. PO EGIF 14-20" izeneko 950002 96200 4819 242122 partidaren kargura.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 4. puntua aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 24736/2022 Ebazpenean, azalpen zatian adierazitakoari jarraituz.

2. 100.000 euroko gastu gehigarria baimentzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2304666