1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ALDAKETA funtsezkoa ingurumen baimen bateratu batean, Ganados Barberena SLk sustaturik
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 38. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa |
Espedientearen kodea | 0001-0062-2023-000007 | Hasiera eguna | 2023-03-15 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.23 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Haragitarako behi eta zaldi aziendaren instalazioa |
Titularra | GANADOS BARBERENA SL |
Zentroaren zenbakia | 3120809041 |
Tokia | 1. poligonoa; 355., 418., 422. eta 423. lurzatiak. |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 621.716,000 eta Y: 4.645.719,000 |
Udalerria | RIBAFORADA |
Proiektua | Haragitarako behi eta zaldi aziendaren instalazioa (handitzea, haragitarako 2.495 moxal eta 1.415 aratxe izateko guztira). |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2023ko martxoaren 17an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2304619