75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Amaya Solar 4" eguzki instalazio fotovoltaikoko ebakuazio azpiegiturak, Adiosko, Ukarko, Enerizko, Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan barna joaten direnak (5110-CE). Sustatzailea Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLU da.

Iragarkia 2021eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18koan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean argitaratuta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jarri ziren "Amaya Solar 4" eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 239E/2023 Ebazpenaren bidez, instalazio horren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin da (2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30ekoa).

Prozedura tramitatzen zen bitartean, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLU sustatzaileak ebakuazio azpiegituren aurreproiektuan zenbait aldaketa aurkeztu ditu, eta bidezkoa da horiek jendaurrean jartzea, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren ondorioetarako:

–Eskatzailea: Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLU.

–Instalazioen deskribapena: 47,990 MWp-ko "Amaya Solar 4" eguzki instalazio fotovoltaikoko ebakuazio azpiegiturak aldatzeko aurreproiektua.

–Xedea: ebakuazio azpiegituren aurreproiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultatu ahal izateko. Era berean, informazioa esteka hauetan eskuratzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/ebakuazio-azpiegitura-eguzki-planta-fotovoltaikoa-aldatua-espediente-5110-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2305367