75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

259E/2023 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileak aldatzeko 1. poligonoko 202., 40., 41. eta 43. lurzatietan (1. sektorea). Sustatzailea Abartzuzako Udala da.

Udalak 2022ko abuztuaren 9an hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da S1 sektorean sartutako lursailen sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizagarri izatetik hiri-lurzoru izatera pasatuz, eremuan etxebizitzak eraikitzea errazteko. Memoriak adierazten duen bezala, aurreikusitako aldaketaren ondoren, eraikuntza-jarduketak baino ez dira aurreikusten, urbanizazioa erabat amaituta dagoelako eta zerbitzu-sare guztiak dituelako (bidearen alboan azalera txiki bat zolatu beharko litzateke bidea handitzeko).

1. sektoreak hiri-bilbearekiko jarraitutasuna du, eta ez du natura-balio nabarmenik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar bezala egin dela, eta proposatutako aldaketak ez duela eragin nabarmenik sortzen ingurumenean.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa egiten da Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileak aldatzeari buruz 1. poligonoko 202., 40., 41. eta 43. lurzatietan (1. sektorea). Sustatzailea Abartzuzako Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Abartzuzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2304636