75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

209E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Leringo Udal Plana S.I.3 industria lurzorua handitzeko aldatzeari buruz. Aldaketaren sustatzailea Francisco Javier Gorricho Moreno da.

Aldaketa 2022ko urriaren 26an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren helburua da SI.3 izeneko industria lurzoruaren sektorea handitzea, dauden beharrei erantzuteko eta sektore hori beteta dagoela ulertuta. Indarreko planeamenduaren arabera, sektorearen erabilera da "lehen sektorearekin lotutako industria jarduerak (nekazaritzako biltegiak, nekazaritzako produktuen garbiketa eta ontziratzea, eraldaketarik gabe, eta antzekoak, eta biltegi orokorra)".

Sektorea hirigunetik ekialdera dago eta hilerriko bidetik du sarbidea. Handitzeak ukitzen duen eremuak 1. poligonoko 1361., 1362. eta 1363. lurzatiak eta 1225. lurzatiaren zati bat hartzen ditu, guztira 12.603 m²-ko azalera. Handitzeko eremua banatuta dago bideen artean (1225. lurzatia) eta egun dauden nabeen aurrealdean.

Lur horiek belardiak dira, eta bertan eraikin bat eta nekazaritzako lanabes batzuk daude; 1225. lurzatia, berriz, zereal alorra da. Lursail lauak dira eta bertan ez da identifikatu ingurumen aldetik balio nabarmenik duen elementu edo kokagunerik. Bestalde, handitzeko eremua denez, sustatzaileak adierazi du inguru horretan badirela hornidura eta saneamendurako oinarrizko azpiegiturak eta, beraz, ez da azpiegitura berririk behar eta ez da ingurumen ukipen berririk aurreikusten.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Leringo Udal Plana S.I.3 industria lurzorua handitzeko aldatzeari buruz, ingurumen ukipenik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Francisco Javier Gorricho Moreno da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Leringo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2303837