75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

208E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Baztango udal plana 17. poligonoko 94. lurzatian, Iruritan, aldatzeari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Juan José Aguerrebere Arraztoa da.

Aldaketa 2022ko urriaren 27an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da Iruritako 71. poligonoko 94G azpilurzatiaren sailkapena aldatzea, baso lurzorua izatetik nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua izatera pasatzeko, bertan ukuilu bat eta nekazaritzako biltegi bat jartzeko.

Aldaketaren xede den lurzatia Iruritako Arbuz alderdian dago, Baztango udal mugarteko hegoaldean. 2.246,6 m²-ko azpilurzati bat da, abeltzaintzarako erabiltzen diren larreak. Horrenbestez, proposamena da azpilurzatiaren ezaugarriekin koherentea den lurzoru urbanizaezinaren azpikategoria bat ematea, eta inguruko lurrenarekin bat datorrena, ezaugarri homogeneoak baitituzte.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Baztango udal plana 17. poligonoko 94. lurzatian, Iruritan, aldatzeari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Juan José Aguerrebere Arraztoa da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2303816