75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

206E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Baztango udal planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, 68. poligonoko 664., 665. eta 36. lurzatietan, ingurumenean ukipenik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Juan Martin Eliceche Eliceche da.

Udalak 2022ko urriaren 27an hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da hiri lurzorua handitzea Ariztegi auzoan, 68. poligonoko 664. lurzatia eta 665. lurzatiaren zati bat gehitzeko, familia bakarreko etxebizitza bat egiteko. Aldaketak proposatzen du, halaber, hiri lurzorutik kanpo uztea poligono bereko 36A azpilurzatia, malda handiko zuhaizti bat delako. Bien artean ukitutako eremua 1.161,64 m²-koa denez, Ariztegi auzoan ez da aldatuko hiri lurzoruaren kopurua.

Hiri lurzorua handitzeko eremuak bazkarako belardiak hartzen ditu, nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren sailkapena dutenak. Gartzainekin lotzen duen bidetik iparraldera daude, hirigunearen mendebaldeko mugan. Eremuak ibilgailuentzako sarbidea du, baita hornidura, saneamendu eta sare elektrikoaren azpiegituretarako ere, etxebizitzak dituzten lurzatien ondoan dagoelako. Lursail eguzkitsuak eta topografia leunekoak dira, eta ez da lur mugimendu handirik egin beharko. Eremu horretan ez da identifikatu lurzoruaren erabileraren aldaketak uki dezakeen ingurumen balio aipagarririk.

Hariztia (36A azpilurzatia) hiri lurzorutik kanpo utzi eta ingurumen balioa duen gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren sailkapena emateko proposamena neurri positiboa da, azpilurzatiaren landalur izaera finkatzen baitu eta baso txiki hori gordetzen.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Baztango udal planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, 68. poligonoko 664., 665. eta 36. lurzatietan, ingurumenean ukipenik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Juan Martin Eliceche Eliceche da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2303838