75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

204E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita determinazio egituratzaile batzuk aldatzeari buruz Deierriko udal plan orokorreko 2. arean, katastroko 20. poligonoko 332. eta 15. lurzatien zati batean. Aldaketaren sustatzailea Amaya Maestu Perez de Pipaón da.

Aldaketa 2022ko abenduaren 15ean hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da Murugarrengo hiri lurzorua handitzea, 1.015,12 m²-ko azalera gehituta, 20. poligonoko 15. eta 320. lurzatien artean banatuta, etxebizitza bat egin ahal izateko; eremu hori Murugarrengo 2. areako UE-MUG-8 exekuzio unitate berriaren parte izanen da. Beraz, aldaketak berekin dakar lurzoruaren sailkapena aldatzea, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatugabea izatera pasatzeko.

Eremua herriko hiriguneko mendebaldeko ertzean dago eta hirigunearen mugakide da; hortaz, konexioa du hornidura, saneamendu, telefonia eta elektrizitate sistema nagusiekin. Zereal alor lauak dira.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea determinazio egituratzaile batzuk aldatzeari buruz Deierriko udal plan orokorreko 2. arean, katastroko 20. poligonoko 332. eta 15. lurzatien zati batean, ingurumenaren gaineko ukipenik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Amaya Maestu Perez de Pipaón da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Deierriko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2303836