75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

202E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ibargoitiko udal plan orokorra 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan aldatzeari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Luis Ignacio Domeño Buldain da.

Aldaketak Ibargoitiko Udalaren hasiera bateko onespena du, 2022ko irailaren 1ean emana, eta jendaurrean jartzeko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea 6. poligonoko 25. lurzatia (hiri lurzorua) eta 135. lurzatiko 221 m²-ko eremu bat (lurzoru urbanizaezina) dira. 25. lurzatian eraikin batzuk daude (erabiltzen ez den etxebizitza bat eta nekazaritzako eraikinak) eta 135. lurzatia du mugakide. Aldaketaren helburua da behar diren hirigintza determinazioak ezartzea, helburu hauekin: egun dauden eraikinak bota ahal izatea eta nekazaritzako biltegi berri bat egitea, egungoez bestelako bolumena eta lerrokadurak izanen dituena. Hiri lurzoruaren exekuzio unitate berri bat (U6) definitzen da, eta hiri lurzoruaren sailkapena izanen du aurrerantzean, orube homogeneo baten izaerarekin.

135. lurzatiari dagokion eremua landa inguruneko belar urriko larre bat da, gaur egun nekazaritzarako erabiltzen ez dena, eta ez du balio nabarmenik ingurumen aldetik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Ibargoitiko udal plan orokorra 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan aldatzeari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Luis Ignacio Domeño Buldain da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Ibargoitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2303815