75. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2023 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Landareen Operadore Profesionalen Erregistroan (ROPVEG) ES15310197 kodearekin inskribatutako ekoizlearen baja baimentzen duena.

José M.ª Barricarte Pastor operadore profesionala inskribatuta dago Landareen Operadore Profesionalen Erregistroan (ROPVEG), ES15310197 kodearekin, mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile gisa.

Operadore horrek erregistratuta zegoen jarduera egiteari utzi dio.

Haziei buruzko uztailaren 26ko 30/2006 Legearen 37. artikuluan eta azaroaren 30eko 1054/2021 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denez, egokia da altaren xedeko baimena kentzea.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baja ematea Landareen Operadore Profesionalen Erregistroan (ROPVEG) ES15310197 kodearekin inskribatutako ekoizleari.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 22an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2304880