5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa
Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoaren 14.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako honen bidez aditzera ematen da gaur eratu dela Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea (jarraian adierazten den moduan), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin:
Lehendakaria: Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko magistratu titularra: Marta Fernández Molina.
Bokal judizialak: Paola García Sánchez andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratu titularra, eta María Belén Paniagua Plaza andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko magistratu titularra.
Idazkaria: Antonio Martínez Vicente jauna.
Tuteran, 2023ko apirilaren 7an.–Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Antonio Martínez Vicente.
Iragarkiaren kodea: J2305282