74. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 12a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa

Datan adierazitako egunean, 11:00etan, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.1 eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, udaletako hauteskundeetarako deia egin denez 2023ko apirilaren 3an (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2023ko apirilaren 4koa), Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu da, bokal judizial hauek dituela:

–María del Pilar Ferrer Frías andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua.

–Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.

–Alfonso Carlos Gastón Zudaire jauna, Muesko bake epailea.

Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.2 artikuluak xedatzen duenez, honako hau izendatu dute lehendakari: María del Pilar Ferrer Frías andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua (epaitegi dekanoa).

Idazkaria: María Teresa Bóveda González andrea, Lizarrako Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Eta ekitaldia bukatutzat emanik, honako akta hau egiten dut, nirekin batera aipatutako guztiek sinatu dutena. Fede ematen dut.

Lizarran, 2023ko apirilaren 7an.–María del Pilar Ferrer Frías, Adrián Cámara del Río, Alfonso Carlos Gastón Zudaire, María Teresa Bóveda González.

Iragarkiaren kodea: J2305604