67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia onesten duena kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2023. urtean. DDBN identifikazioa: 678702.

Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako programa-akordioak (2019-2023) nabarmentzen du, sarreran, legegintzaldi honi ekin behar zaiola desberdintasunaren aurka eta Nafarroako gizarte anitzaren bizikidetzaren alde borrokatzeko helburu nagusiarekin.

2019-2023 legegintzaldirako Ekintza Politikoaren hamar ardatzen barruan, 1. ardatzean adierazten da pertsonak helburu duten politiken lehentasuna, beren artean behar bezala harmonizatuak, ingurumenarentzako hazkunde jasangarria eta kohesio soziala sortzen dituztenak, desberdintasun sozialak eta lurralde guztien artekoak ere murrizten dituztenak, eta biztanle guztiei aukera berdintasuna eta ongizatea bermatzen dizkietenak. Bere aldetik, 8. ardatzean adierazten da instituzio publikoen eta gizarte zibilaren arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten dela.

Beste alde batetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduak bere 5. artikuluan ezartzen du dirulaguntzak ondoko printzipioei jarraituz emanen direla: publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrola, baita dirulaguntza ematen duen administrazioak ezarritako helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia ere.

Horrekin guztiarekin bat, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia bultzatzen du kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2023. urtean.

Deialdiak bidea ematen die migratzaileen elkarte guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren onespena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia onestea, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2023. urtean, baita haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan biltzen direnak.

2. 83.000 euroko gastua baimentzea, aurrekontuko partida hauei dagokiena:

AURREKONTUKO PARTIDAK

EKITALDIA

ZENBATEKOA

F10002 F1200 4819 231902 Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko

2023

75.000,00 euro

F10002 F1200 7819 231900 Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak ekipamendurako

2023

8.000,00 euro

Baimendutako kreditua, gehienez, 170.000 euro handitzen ahalko da, "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko F10001 F1100 4819 231903 partidatik, 195.000 euro gehienez, "Erakunde sozialentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako" izeneko F10002-F1200-4819-231900 partidatik, eta 140.000 gehienez, "Toki-erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako" izeneko F10002-F1200-4609-231900 partidatik, denak ere 2023ko gastu aurrekontukoak, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin, baldin aurrekontuan krediturik badago.

Halaber, baimendutako kreditua 200.000 euro handitzen ahalko da gehienez ere, 2023ko gastu aurrekontuko partida hauen kargura: "Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, bizikidetza jardueretarako" izeneko F10002 F1200 4819 231902 partida eta "Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, ekipamendurako" izeneko F10002 F1200 7819 231900 partida, baldin eta kreditua sortzen bada administrazio publikoen edo pertsona fisiko edo juridikoen ekarpenengatik, hala aurreikusita baitago Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46.2 artikuluaren a) letran eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatuan.

Horrez gain, baimendutako kreditua, gehienez, 90.000 euro handitzen ahalko da, partida hauen kargura: "Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, bizikidetza jardueretarako" izeneko F10002 F1200 4819 231902 partida, eta "Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, ekipamendurako" izeneko F10002 F1200 7819 231900 partida, biak ere 2023ko gastu aurrekontukoak, kreditua sortu baita itzulketen diru-sarrerak egiteagatik "Itxitako ekitaldietako itzulketa" izeneko F10000 F1000 3800 000000 partidan, 2023ko gastu aurrekontukoan. Diru-sarrera horien jatorria deialdi honetan dago: migratzaileen elkarteek 2022. urtean kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egiteko dirulaguntza deialdia. Hori dena, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46.2 artikuluaren e) letra, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen, 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatua.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Migratzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, dirulaguntza horien bidez kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2023. urtean

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubideren arabera emanen zaizkien dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko migratzaileei elkarteei, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko proiektuak egin ditzaten 2023. urtean eta proiektu horiek gauzatu ahal izateko ekipamendua eskuratu dezaten.

1.2. Dirulaguntza hauen xedea da migratzaileen elkarteei laguntzea, proiektu hauen garapenerako gastuak finantzatuz: kulturen arteko bizikidetza sustatzen dutenak eta migratzaileek gizarte, kultura eta politika eremuetan parte hartzea sustatzen dutenak.

1.3. Onuradunak diren migratzaileen elkarteek finantzazioa lortzen ahalko dute ekipamenduaren gastuetarako, baldin eta aurkeztutako proiektuetarako beharrezkoak direla frogatzen badute.

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. 83.000 euroko gehieneko kreditua baimendu da deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, eta 2023ko Gastu Aurrekontuko partida hauen kargura ordainduko dira: 75.000 euro "Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, bizikidetza jarduerak egiteko" izeneko F10002 F1200 4819 231902 partida, eta 8.000 euro "Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, ekipamendurako" izeneko 10002 F1200 7819 231900 partida. Dena den, zenbateko osoa handitzeko aukera izanen da, oinarri arautzaile hauek onartzen dituen foru aginduan aurreikusita dagoenari jarraituz.

2.2. Proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 8.300 eurokoa izanen da; horietatik gehienez 7.500 euro jarduerak egiteko izanen dira, eta gehienez 800 euro diruz lagundutako jarduerak egiteko behar den ekipamendurako.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, 2.2 puntuan zehaztutako muga edukita.

Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

2.4. Hasieran emandako zenbatekoak askatzen badira, dirulaguntza eskuratu ez duten erakundeei edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, emandako zenbatekoa eskatutakoa baino txikiagoa dutenei emakida gehigarri bat ematen ahalko zaie, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz eta beharrezkoa eta nahikoa den puntuazioa lortzen badute eraginpeko erakundeek.

3.–Egikaritzeko epea.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2024ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatu behar dira.

b) Egiten diren aisialdiko kultura jarduerek kulturen arteko bizikidetzaren edota migranteen parte-hartzearen asmoaren ikuspegia izan behar dute.

c) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bultzatu behar du.

d) Oinarri arautzaile hauetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan jasotako helburu eta xedeetara egokitu behar dira.

Ez dira diruz laguntzen ahalko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa aplikatzen duten programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak. Halaber, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A.–Proiektuko jarduerak egikaritzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

A.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan entitateak egiten dituen jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.

A.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak. Jantzietarako, atrezzorako eta antzekoetarako gehieneko zenbatekoa ez da, inola ere, emandako dirulaguntzaren %15 baino handiagoa izanen.

A.3.) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ez da egozten zuzeneko kostu gisa. Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

A.4.) Bidaiak eta dietak. Jarduerak egitearekin lotura zuzena duten langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

A.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

A.6) Finantza gastuak. Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako transferentzia ordainketak egiteagatik elkarteak banku komisioengatik bere gain hartu behar dituen finantza gastuak diruz laguntzeko modukoak izanen dira, betiere horiek ezinbestekoak badira jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko.

Halaber, finantza gastu diruz lagungarritzat joko dira erakundeak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza-gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

Kontu korronteak mantentzeagatiko banku komisioak ez dira finantza gastutzat hartuko.

B.–Zeharkako gastuak, baldin eta emandako dirulaguntzaren %15 edo gutxiago badira. Horri dagokionez, proiektuaren zeharkako gastutzat hartzen dira erakunde onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak (beste langileria gastu batzuk, lokalen gastuak, bulegoko materialak eta bestelako gastu arruntak). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

C.–Aurkeztutako proiektuan deskribatutako jarduerak gauzatzeko beharrezko ekipamendua eta material inbentariagarria erosteak eragindako gastuak. Ekipamendu inbentariagarriaren gastutzat honako hauek erostearen ondorioz direnak hartuko dira: jarduera egiteko behar den materiala (ekipamendu informatikoa, altzariak, mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak eta abar) eta bestelako ondasun ez suntsigarriak (koadernagailuak, arbelak, plastifikagailuak, birringailuak...).

Adierazi den bezala, kontzeptu horrengatik diruz laguntzen ahal den gehieneko zenbatekoa ez da 800 eurotik gorakoa izanen.

Oro har, ez dira finantzatuko 2022. urtean migratzaileen elkarteei kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egiteko zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren esparruan finantzatu diren gastu inbentariagarriak. Elkarteek deialdi horretako kontzeptu bererako dirulaguntza eskatzen badute, behar bezala justifikatu beharko dute zergatik den beharrezkoa 2023an aurkeztutako proiektua gauzatzeko.

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal denean.

b) Amortizazioak.

c) Protokolozko eta luxuzko arretetarako gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, tailerretara joate hutsagatiko haborokinak, edo antzeko beste edozein).

d) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

e) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Baita pertsona juridiko pribatuen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Deialdi honen 1. oinarrian aipatzen diren jarduerekin lotutako xedea edo helburu soziala izatea estatutuetan.

d) Egoitza soziala Nafarroan izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremuak autonomia-erkidego hau gainditzen badu, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ez aritzea, edo, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira (3. oinarria), justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskabideak eta dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko dira ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira zuzenduta, edo deialdiaren fitxako "Tramitatu" aukeraren bidez, zeina Nafarroako Atariaren tramiteen atalean argitaratu baita (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Era berean, eskabideak eta dokumentazio guztia aurkezten ahalko da Estatuko Administrazio Orokorraren erregistroetan, autonomia-erkidegoenetan, toki administrazioa osatzen duten entitateenetan, posta bulegoetan, Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsul bulegoetan edo erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoetan. Eskabidea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio. Kasu horietan, aurkezpen horren berri eman beharko zaio unitate kudeatzaileari, mezu elektroniko bat bidaliz migraciones.convivencia@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahal du.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori bere gain hartu duen entitateak aurkeztuko du eskabidea; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide-orri orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6239/instantzia-orokorra-deskargatu

Eskabide ofizialari, behar bezala beteta, dokumentazio hau erantsiko zaio, bereizitako eta behar bezala identifikatutako dokumentuetan:

A.–Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, bere jarduteko eremua autonomia-erkidegoa baino zabalagoa delako, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza dagoela, bere egitura eta aurrekontu bereiziarekin, dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

e) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

i) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

j) Kasua bada, entitatea BEZaren aitorpenak egitetik aske edo salbuetsita dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Agentziak egina aurkezteko epea baino gehienez ere hiru hilabete lehenago.

k) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskabidea eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, entitateak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatzen ahalko dira, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.A.7) apartatuan aurreikusita dagoen bezala.

l) Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerak lotutako pertsonei/entitateei azpikontratatzeko baimen-eskaera, IX. eranskinaren araberakoa. Hala ere, entitate onuradunak baimen-eskaera hori ondorengo edozein unetan aurkezten ahalko du, jarduera azpikontratatu aurretik. Bi kasu horietan, 13.2 oinarrian adierazitako moduan ebatziko da eskaera.

m) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri

(http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm).

B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, baloratzeko:

a) Eskabide eredua, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztua. Interesdunen eskura egonen da Nafarroako Atariko tramiteen atalean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaerek ez dute 20 orrialde baino gehiago izaten ahalko (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskabide luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

b) Proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskabideak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ez da zuzentzen ahalko baloratzeko aurkezten den dokumentazioa. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

8.4. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 25 puntu, gutxienez, II. eranskineko "b" apartatuan lortu behar dituzte, eta 8 puntu "d" apartatuan.

8.6. Ekipamendua erosteko eskaerak deialdi honen 1.3 eta 5.2 oinarrietan ezarritakoaren arabera baloratuko dira.

8.7. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan eman daitekeen dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita, betiere.

8.8. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko "b" apartatuan puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 apartatuan lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.9. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik baztertu diren.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzen emakida ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskabideak ezetsi direla; ezetsitako eskabide horien artean, aurrekontu baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsi direnak jaso beharko dira.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko dokumentazioarekin batera, deialdi honekin batera III. eranskin gisa doan erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena funtsik ez dagoela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz, dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu eta sarrera konpromisoak.

Aurrekoa gorabehera, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien artean, entitatearen ordezkariak sinatutako dokumentu independente bat ere agertzen ahalko da, non eskatuko baita emandako dirulaguntzaren %60 aurretiaz ordaintzea, behar adina baliabiderik ez dagoela egiaztatu beharrik gabe, baldin eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada.

Bigarren kasu horretan aurreikusitako aurrerakina emateko ebazpena eman eta gehienez ere hilabeteko epean eginen da, eta, edozein kasutan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

10.2. Ordainketa aurreratua egin ez den kasuetan edo ordainketa aurreratua emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez den kasuetan, emandako dirulaguntzatik ordaintzeke dagoena osorik pagatzeko agintzen duen ebazpena 2023ko abenduan emanen da, jarduera 11. oinarrian adierazitakoaren arabera egin dela justifikatu ondoren.

Ordainketa egiteko 2023ko abenduko ebazpen horretan sartzen ahalko da, entitate onuradunak aurkeztutako txosten ekonomikoan eskaera egin ondoren, emandako dirulaguntzaren zatiari buruzko konturako ordainketak egitea, justifikatzeke dauden gastu arrunten eta langile gastuen zerrendari erantzunez, gauzatutako jardueraren zatiari dagokionez, 3. oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Atariko tramiteen atalean eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/).

11.2. Entitate guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txostenak aurkeztu beharko dituzte.

Nolanahi ere, data hauek ezartzen dira:

–2023ko azaroaren 1a: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Halaber, dirulaguntzaren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu bada, jardueraren zati egikaritua egiaztatzeko txostena aurkezteko azken eguna ere izenen da. Amaierako izaera izanen du, baldin eta bertan justifikatzen bada diruz lagundutako proiektu osoa egikaritu dela, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera; aitzitik, tarteko izaera izanen du bestela.

–2024ko otsailaren 10a: kasu guztietan, amaierako txostena aurkezteko azken eguna.

Halaber, prozedura kudeatzen duen organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Halaber, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko zaio.

11.3. Bitarteko edo amaierako txostena, gastuen eta ordainketen egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txostena, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren araberakoa. Kronograma batean erakutsiko da diruz lagundutako jarduerak nola ari diren gauzatzen edo nola gauzatu diren ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.); bertan, ordaindutako gastu guztien zerrenda zenbakitu eta xehatua ere emanen da. Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostentzat hartuko da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira. Egiaztagiri gisa bakarrik onartuko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako dokumentuak, hala nola kontu-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa egin zeneko data, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuarekin bat etorriz (dekretu horrek fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zuen). Kanpoan gelditzen dira, berariaz, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

200 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak: zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduen atxikipenak), biak digitalizatuak.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiri digitalizatua, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Beste edozein dokumentazio –idatzia edo grafikoa–, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren egikaritzea egiaztatzeko.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten badu zuzentzen ahal diren akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duen proiektua gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta amaierakoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusgarritasun baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Dirulaguntzaren xede zehatza zein den, horretarako erabili beharko dira eskuratutako ondasun inbentariagarriak (gutxienez 7 urtez, erregistro publiko batean inskribatzen ahal diren ondasunen kasuan, eta 2 urtez, gainerako ondasunen kasuan).

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2023ko azaroaren 1a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ez zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egozten ahalko, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.

Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ez dira inola ere azpikontratatzen ahalko diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.

13.2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

13.3. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak IX. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.

13.4. Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Baldintzak ez betetzea.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, dagozkion dokumentuak epez kanpo aurkeztu diren egunen kopurua.

15.4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza esanbidezkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, hala ezartzen baitu 6.1.e) artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak. Haren oinarri juridikoa da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Dirulaguntzen onuradun den entitatearen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena.

Interesdunek Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.migracionyjusticia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

Balorazio-irizpideak (100 puntu gehienez)

MIGRATZAILEEN ELKARTEAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

100 puntu GEHIENEZ

a) Irizpide sozialak

(15 puntu gehienez)

a.1

Generoa

(4 puntu gehienez)

Erakundean ardura karguetan dauden emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1,5 puntu

0,50 puntu

Gizon boluntarioen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1,5 puntu

0,50 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea

(legez hura izatera behartuta ez dauden erakundeei baino ez zaie punturik emanen)

Puntu 1

a.2

Arreta berezia behar duten kolektiboak (emakumeak, haurrak, nerabeak eta familiak)

(3 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea

3 puntu

a.3.

Esperientzia izatea kulturen arteko bizikidetzaren eta parte-hartzearen arloko proiektu edo jardueretan

(5 puntu gehienez)

Azkeneko 5 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta parte-hartzearen arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua.

(Puntu 1 proiektu bakoitzeko)

5 puntu gehienez

a.4

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea

(3 puntu gehienez)

Boluntariotza plan bat izatea

3 puntu

Lan-ildo egonkor bat garatzea

Puntu 1 gehienez

b) Proiektuaren koherentziaren azterketa

(47 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak

(12 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

12 puntu gehienez

Oso koherentea

9 puntu gehienez

Koherente samarra

6 puntu gehienez

b.2

Parte-hartzaileen profilen egokitasuna aurkeztutako proiekturako

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Egokia

3 puntu gehienez

b.3.

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

3 puntu gehienez

b.4.

Jarduerak: deskribapen eta egokitasun maila

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

3 puntu gehienez

b.5.

Jardueren egutegia ezartzea: deskribapen eta egokitasun maila

(4 puntu gehienez)

Oso handia

4 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

b.6.

Jardueren Hedapen Plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila

(2 puntu gehienez)

Oso handia

2 puntu gehienez

Handi samarra

1 puntu gehienez

b.7

Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila:

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

8 puntu gehienez

Oso koherentea

6 puntu gehienez

Koherente samarra

4 puntu gehienez

b.8

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso handia

3 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

b.9

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso handia

3 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

c) Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu gehienez)

c.1

Adierazleak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta hartakotasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztapen maila

1,50 puntu gehienez

c.2.

Egiaztapen iturriak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztapen maila

1,50 puntu gehienez

c.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesua:

(4 puntu gehienez)

Egokitasuna

2 puntu gehienez

Zehaztapen maila

2 puntu gehienez

d) Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(16 puntu gehienez)

d.1.

Giza baliabideen egokitasuna (kontratatutako berezko langileak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Egokia

3 puntu gehienez

d.2

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu gehienez

d.3

Baliabide teknikoak:

(2 puntu gehienez)

Proiektura egokitzea

2 puntu gehienez

d.4

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu gehienez)

Aurrekontua proiektuari egokitzea

4 puntu gehienez

Eskabidean informazio teknikoa eta ekonomikoa bat etortzea eta argiak izatea

3 puntu gehienez

e) Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(5 puntu gehienez)

e.1

Sarean lan egitea

3 puntu gehienez

e.2

Koordinazioa

2 puntu gehienez

f) Proiektuaren onuradunen parte-hartze maila

(7 puntu gehienez)

f.1

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko mekanismoak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak, eta abar):

(7 puntu gehienez)

Baditu eta egokiak dira

7 puntu gehienez

Baditu, baina ez dira oso egokiak

Puntu 1 gehienez

III. ERANSKINA

Dirua aurreratzeko eskabidea

Izena: ......................................................................................................... NANa: ..............................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................................ (IFK: .............................)

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................

Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ................................................................................

.................................................................................................................................................................

Erantzukizunez adierazten dut:

Ordezkatzen dudan entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua behin-behinekoz finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.

Elkartearen kontu korronteak eta entitatearen gaur egungo saldoak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsi da, eta honako ordainketa hauek aurreikusten dira (adierazi ordainketen zenbatekoak, gutxi gorabeherakoak izan arren):

ESKATZAILEA:

BANKU-KONTUKO SALDOA (1)

KOBRANTZEN AURREIKUSPENA:

2023ko martxoa

2023ko apirila

2023ko maiatza

....

GUZTIRA

ORDAINKETEN AURREIKUSPENA:

2023ko martxoa

2023ko apirila

2023ko maiatza

GUZTIRA

PROIEKTUARI LOTUTA EZ DAUDEN ORDAINKETEN KONPROMISOAK:

PROIEKTUARI LOTUTA EZ DAUDEN KOBRANTZEN AURREIKUSPENAK:

(1) Bankuko ziurtagiria erantsi.

Hori dela eta, honako hau ESKATZEN DUT:

Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ez zaio segida ematen ahalko eraginpeko eskubideari edo jarduerari gertaera horien berri jakiten denetik aitzina, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IV. ERANSKINA

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrak betetzeari buruzko adierazpena

Izena: ......................................................................................................... NANa: ..............................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................................ (IFK: .............................)

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Nire erantzukizunpean adierazten dut ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela sartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debekuetan.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

V. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena,
sexuagatiko edo generoagatiko diskriminaziorik ezari buruzkoa

Izena: ......................................................................................................... NANa: ..............................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................................ (IFK: .............................)

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Adierazten dut, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitate eskatzailea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

VI. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena deskargatzea (PDFa).

Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena deskargatzea (PDFa).

Karguen ordainsariei buruzko adierazpena deskargatzea (PDFa).

VII. ERANSKINA

Baimena ematea

Izena: ......................................................................................................... NANa: ..............................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................................ (IFK: .............................)

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Baimena ematen diot Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzak emateko prozeduraren edozein momentutan eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Dirulaguntza horien xedea da migratzaileen elkarteek kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egitea, 2023an.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari ez diot baimenik ematen dirulaguntzak emateko prozeduraren edozein momentutan eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, eta hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ditut. Dirulaguntza horien xedea da migratzaileen elkarteek kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egitea, 2023an.

Data eta sinadura

VIII. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, beste laguntza batzuk eskatu eta/edo jaso izanari buruzkoa

Izena: ......................................................................................................... NANa: ..............................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................................ (IFK: .............................)

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Nire erantzukizunpean honako hau adierazten dut (X batez adierazi bidezko dena):

Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu zai(zki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori emateko ebazpena eman gabe dago.

Adierazi zer departamentutan eta entitatetan egin diren eskaera horiek.

– ..................................................................

– ..................................................................

– ..................................................................

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira .......................................... euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentutan eta entitatetan egin diren eskaera horiek.

– ..................................................................

– ..................................................................

– ..................................................................

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ez zaio segida ematen ahalko eraginpeko eskubideari edo jarduerari gertaera horien berri jakiten denetik aitzina, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IX. ERANSKINA

Baimen-eskaera,
diruz lagundutako jarduerak lotutako pertsonei/entitateei azpikontratatzeko

Espedientea: .......................................................................................................................................

Diruz lagundutako proiektuaren/ekintzaren izena: ...............................................................................

Izena: ......................................................................................................... NANa: ..............................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................................ (IFK: .............................)

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:

Baimena, azpikontratazioa egiteko lotutako pertsona/erakunde honekin:

PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA

IFZ/IFK

LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera*

AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA

AZPIKONTRATAZIORAKO BAIMENAREN ZENBATEKOA

Halaber, HITZEMATEN DUT kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera eginen dela.

Data eta sinadura

–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:

a) Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak.

b) Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.

c) 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko erakundeetako kide edo partaide izatea.

d) Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

e) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.

f) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

g) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.

Iragarkiaren kodea: F2303790